EITB Focusek emondako datuen arabera Bizkaiko Batzar Nagusietan EAJk gehiengo osoa lortu leike. 25 ordezkaritik 26ra pasuako litzateke. EH Bildu, boto asmoan, gehien igoko dan indarra izango litzateke. Hamar batzar kide eukitetik hamabira igaroko da. Inkesta berak Getxo, Barakaldo, Basauri eta Bilboko emoitza posibleei buruz berba egiten dau. EAJk Getxon irabaziko leuke 11 zinegotzi eskuratuta, EH Bildu Getxon 4 zinegotzitik 5era pasauko litzateke. Bilbon beste horrenbeste igonko leuke EH Bilduk 4tik 5era pasauta. Barakaldon hiru zinegotzi eukitetik 4 eukitera igaroko litzateke. Iker Casanova EH Bilduko Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagai nagusia euki dogu gaur Goizeko Izarretan.
“Datuak oso positibotzat joten doguz igoteko joerea bermatzen dalako. Bilbo Handiko urietan zinegotzi bat edo bi igotea gitxi emon arren asko da boto asko lortu behar diralako horretarako” zehaztu dau Iker Casanovak. EH Bilduk dino Bizkaian bere lehentasuna hauteskunde honeetan Bilbo Handia izango dala, hortxe eragin gura dabe beren beregi. Bestalde Galdakao, Elorrio, Durango, Arrigorriaga, Lemoa edo Bakioko udalak kudeatzen jarraitu gura dau EH Bilduk. “Lekeition, Gernikan, Markinan edo Abadiñon be alkatetza lortzeko aukerea euki geinke” gaineratu dau Casanovak.
Industria plana
Bilboko udalak Zorrotzaurren parke teknologiko bat sortzea aurreikusita dauka. EH Bilduren proposamena da Zorrotzan Sader lantegia kentzea, Molinos Vascos dagoan zonaldean beste parke teknologiko bat eregitea eta Zorrotza zein Zorrotzaurreko gune barrituak lotzea. Baita Burtzeñan dagoana be. “Ezkerraldean lanpostuak sortu behar dira han bizi dan jendea eskualdean lan egitea” azpimarratu dau Casanovak.