Galartzak dino Elorriora euren lanbidea, edertasuna eta ausardia elkarbanatu nahi dabela.

Gure Zirkua egon da Elorrioko Ganondo parkean

Iker Galartza: “Armonian batzen diran zirrara guztiek sinfonia berezia osatuko dabe”

Gure Zirkua Elorrion / Elorrioko Udala

Ikusmin handia pizten dauan Euskal Zirkua Elorriora iritsi da. Artista paregabez osatutako taldeak bederatzi ikuskizun aurreikusita euki dauz eta horreetariko hiru antzeztu dabez. Barikuan, hilak 7, 19:00etan; zapatuan, hilak 8, 18:00etan eta 20:30ean; domekan, hilak 9, 11:00etan. Asteon zirkuzale gehiago erakarteko erea eukiko dabe, eguenean, hilaren 13an, 19:00etan; hilaren 14an, 19:00etan; hilaren 15ean, 18:00etan eta 20:30ean; eta hilaren 16an, domekan, 19:00etan.  Portugaleten eta Markinan arrakasta handia jaso eta gero Bizkaiko azken emonaldiak izango dira Elorriokoak.

Gaur Lau Haizetara zirkuaren magiaz eta Euskal Zirkuaren eskeintzaz berba egiteko Iker Galartza pailazoa eta artista euki dogu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular