Iker Lopez Etxebarriko zinegotzi eta La Voz del Puebloko alkategaiak uste dau sekretua herritarrei entzutea eta erantzutea dala

La Voz del Pueblok 32 urte daroaz Etxebarriko alkatetzan, eta barriro irabaztea da euren asmoa

Iker Lopez: “Sekretua herritarrei entzutea da, eta euren beharrei erantzutea”

Iker Lopez, Etxebarriko zinegotzia / Bizkaia Irratia

Etxebarri udalerri berezia da. Herririk gehienetan alderdi politikoak dagoz alkatetzan, baina han ez. La Voz Del Pueblo (LVP) hautesle taldeak 32 urte daroa alkatetzan. San Antonion sortu zan herri mogimentu hau, eta udalerri osora zabaldu da. Une honetan 12 zinegotzi daukiez, eta gainerakoek 5. EAJ-k ordezkari 2 daukaz; EH Bilduk, 2; eta PSE-k, 1. Iker Lopez Etxebarriko Hirigintza, Hezkuntza eta Euskara zinegotziagaz egin dogu berba Herriz Herri saioan. Lopez bera izango da hurrengo alkategaia LVP-n. Une honetan, sinadurak aurkeztea daukie, hauteskundeetara joan ahal izateko. 500 behar ditue. Lau urtean egin beharreko pausua izaten dabe.

Hainbeste urtean agintean egotea ez da erreza. Are gitxiago, hautesle talde batentzat. Lopezek uste dau sekretua herritarrei entzutea dala, eta euren beharrizanei erantzutea. Aurten, 13,5 milioieuroko aurrekontua dauka Etxebarriko Udalak. Igazko soberakinak, 2,7 milioi, inbertsinoetarako erabiliko ditue. Irisgarritasun arloan, 3 igogailu egingo ditue. Merkataritzan, dinamizazinoan erabiliko dabe dirua. Hezkuntzan, institutua barritzea dabe erronka nagusia. Eta, euskeran, erabilerea indartzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular