Barikuetan Herri Kirol tartea izaten dogu Jokoan irratsaioan Benat Amade Fullaondo herri-kirolariagaz. Gaurkoan Iker Vicentek bosgarrenez (zazpigarrenez sherpa.ai-ko txapelak gehitzen badira) irabazi dauan Euskal Herriko Aizkolari Txapelketagaz hasi dogu tartea.
Ostean Bizkaiko Giza Proba txapelketako emoitzak gogoratu doguz, eta astegoien honetan izango diran txapelketak be aitatu doguz.
