ESK, LAB, UGT, ELA, CCOO eta Teknikariok sindikatuek deitu dabe mobilizaziora, bi urteko negoziazinoen ostean, patronalaren blokeoa salatzeko. Sindikatuek dinoenez, sektoreak prekaridade egoeran jarraitzen dau, eta hitzarmen kolektibo barri bat beharrezkoa dala nabarmendu dabe, lanaldiak, atsedenak eta kontziliazino neurriak hobetzeko.
Ander Sierra soinu teknikariak Goizeko Izarretan irratsaioan adierazi dau ikus-entzunezko eta ekitaldien sektorea ezinbestekoa dala kultur jarduerentzat, baina langileen lan baldintzek ez dabela behar adinako autortzarik jasotzen. Mobilizazino gehiago iragarri dabez akordiorik ezean.
