Teknikariok sindikatuak salatu dau gaur egun sektoreak prekariedade egoerea bizi dauala

Sektoreko lan-baldintzak hobetzea eta lan-hitzarmen duina lortzea eskatzen dabe

Ikuskizunetako teknikariek EAEko hiru hiriburuetako jaietan greba egingo dabe

Bilboko Aste Nagusiko greba eguna / Teknikarioak sindikatua

Ikuskizunetako eta ekitaldietako teknikariek grebea egin dabe gaur Gasteizko jaietan, sektoreko lan-baldintzak hobetzea eta lan-hitzarmen duina lortzea eskatzeko. Teknikariok sindikatuak deitutako mobilizazinoa ez da bakarra izango; datozen egunetan Donostiako eta Bilboko jaietan be grebak iragarrita dagoz.

Ander Sierra Teknikariok sindikatuko kideak azaldu dauenez, bi urte eta erdi baino gehiago daroez patronalagaz negoziatzen, baina ez dabe akordiorik lortu. Sindikatuak salatu dau gaur egun sektoreak prekariedade egoerea bizi dauala; lanaldi luzeak, atseden faltak, aparteko orduak behar bezala ez ordaintzea eta kontziliazino arazoak ohikoak dirala dinoe. Teknikariok sindikatutik administrazino publikoen ardurea be azpimarratu dabe, diru publikoagaz antolatzen diran ekitaldietako kontratazino baldintzek egoera hori betikotzen dabela uste dabelako. Mobilizazinoen helburua, euren esanetan, ez da jaiak zapuztea, sektore osoarentzako lan-baldintza duinak eta hitzarmen barri bat lortzea baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00