Pelotak zapatariek egiten ebezan eta ume batzuek oinutsik jokatzen eben oinetakoak ez apurtzeko

Aulesti, Nabarniz eta Ereñoko frontoi zaharren ezaugarriak eta erabilerea jaso dauz

Iñaki Vidal: “Frontoi zaharrak herriko bizimoduaren erdigunea izan ziran”

Bilboko Bizkaia Frontoia / BIZKAIA FORNTOIA

Euskal Herriko herri askotan, gaur egungo frontoiak eregi baino lehen, eleizetako hormak eta eleizpeak erabilten ziran pelotan egiteko. Iñaki Vidalek errealidade hori aztertu dau Hormak zarataka. Esku-pilota Aulesti, Nabarniz eta Ereñoko bizimodu tradizinonalean lanean, piloteari ikuspegi etnologikotik begiratuta.

Azterlanaren bidez, Vidalek Aulesti, Nabarniz eta Ereñoko frontoi zaharren ezaugarriak eta erabilerea jaso dauz. Herri bakotxean espazio desbardinak egokitu ziran pelotan egiteko: elizetako hormak, eleizpeak edo geroago frontoi itxurea hartu eben guneak. Kasu batzuetan, eraikinetan aldaketak be egin ziran, ateak edo arkuak itxiz, horma egokiagoak lortzeko.

Frontoiak, baina, ez ziran kirola egiteko toki hutsak. Herriko hartu-emonen eta aisialdiaren gune nagusietakoak ziran, batez be domeketan. Umeak txikitatik hasten ziran pelotan, sarritan etxean egindako trapuzko pelotakaz, eta nagusien artean partidak eta apustu txikerrak be egiten ziran. Baserritarrek, ostera, aste barruan aukera gitxiago izaten eben, eta domeketako mezearen ostea aprobetxetan eben jokatzeko.

Baliabideak gaur egungoak baino askoz urriagoak ziran: pelotak zapatariek egiten ebezan, ume batzuek oinutsik jokatzen eben oinetakoak ez apurtzeko eta elizetako hormen irregulartasunek jokaldia be baldintzatzen eben. Gerora frontoi modernoek espazio zaharrak ordezkatu ebezan arren, Vidalen lanak erakusten dau pelotak herri horreetako eguneroko bizimoduan izan eban pisua eta frontoi zaharrek izan eben balio soziala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00