Ainara Otxotorena Mañariko alkateak herriaren gorabeherak azaldu deuskuz Herri Herri saioan

Maiatzaren 10etik 19ra bitartean Kultur Astea ospatuko dabe Mañarian

Ainara Otxotorena: “Aurten edade guztietarako ekintzak antolatu doguz euskera indartzeko asmoagaz”

Mañarira hurreratu da asteon Herriz Herri saio ibiltaria. Urkiolako Parke Naturalaren barruan, Mañariak 123 hektarea daukaz parkearen barruan. Parkeko herri guztien artetik, Mañaria da bigarrena lurzoru aldetik. Habitat aberastasuna dauka Durangaldeko udalerri hone: harrizko hatx handiak, pago nahiz arte basoak, hezeguneak eta mendiko larreak, besteak beste. Mañariak Abadiño, Izurtza eta Dima daukaz mugakide. 500 biztanletik gora bizi dira.

Ainara Otxotorena irakaslea eta politikaria 2023ko ekainaren 17an izentau eben Mañariko alkate bigarrenez, 2023ko udal hauteskundeen ondoren, EH Bildu koalizinoaren hautagaitza gailendu ostean. Herri txiki baten alkatea izateak dakarzan gorabeherak azaldu deuskuz beste hainbat kontuen artean Herriz Herri saioan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular