"Irratia aldaketetara egokitzen da eta mundu guztiarengan heltzen da" esan dau EHUko irakasleak

Hizkuntza gitxituetan emitiduten diran irrati nazionalen audientziak neurtu eta artikulu zientifikoa idatzi dau

Iñaki Zabaleta: “Irratiak etorkizun ona dauka”

Iñaki Zabaleta irakaslea / EHU

Irratiak etorkizuna daukala eta etorkizun ona izateko hamaika arrazoi dagozala uste dau Iñaki Zabaletak EHUko Kazetaritza fakultadeko irakasleak. “Mundu guztiarengana heltzen da, aldaketetara egokitzen da, interaktiboa da…” esan deusku gaur Gozieko Izarretan irratsaioan. Gaur irratiaren nazinoarteko eguna da eta Iñaki Zabaleta EHUko  irakaslea izan dogu geugaz irratiaren gainean berbetan.

Iñaki Zabaletaren eretxian, esatariaren irudia ezezaguna izateak irratiari mesede egiten deutso. “Gaur egun gure gizartean irudiak garrantzi handia dauko. Irudi gehiegikeria bat dagoala uste dot” adierazo dau Zabaletak. Irakasle leitzarra HEKA ikerketa taldeko burua be bada. Hizkuntza gitxituetan emitiduten diran irrati nazionalen audientziak neurtu eta artikulu zientifikoa idatzi dau. Europan asteroko audientzia metatuak kontuan hartuta, entzulegoaren %10 inguruk entzuten dau egun hizkuntza gitxituren baten emitiduten dauen irratiren bat. Horreen artean dagozan aldeak be zehaztu deuskuz Zabaletak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00