Indautxuko 5. mailako ikasleak izan dira denboraldi barriko lehen bertsolariak

Eskola zelangoa dan bertsotan kontatu dabe

Indautxu Eskolan hasi dogu Zortziko Txikia irratsaioaren denboraldi barria

Indautxu Eskolako 5. mailako ikasleak / Bizkaia Irratia

Indautxu Eskolan hasi dogu zapatu honetan Zortziko Txikia irratsaioaren denboraldi barria. Bagilera bitartean, zapaturo, 11:30ean hasita, Bilbo eta Bilbo aldeko ikastetxeetako gaztetxoek bertsolaritza ikasgaian landutako bertsoak emongo doguz irratsaio berezi honetan.

Irratsaioa posible da, Bizkaiko Bertsozale Alkartearekin alkarlan estua daukagulako eta Bilboko Udalak diruz laguntzen daualako egitasmoa.

Indautxu Eskolako 5. mailako 60tik gora ikaslek, aste honetan, bertsotan ikastetxea deskribatu dabe, Jon Maia Soria bertsolariaren biografia prestatu dabe, Itsasoa Gara kantua abestu eta jolaserako bertso-asmakizun batzuk be bota dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular