Talde bermeotarrak bi kantuz osotutako 'Inertziak estali' EPa kaleratu dau

'Inertziak estali' EPa hurrengo diskoaren aurrerapena da; diskoa, 2025erako argitaratzea itxaroten dabe

‘Inertziak estali’, Etxekalteren EP barria

Orain astebete kaleratu eban Etxekalte talde bermeotarraInertziak kantua, eta urtarrilean argitaratutako Estali nituen abestiagaz batera, Inertziak estali EP-a osotu dabe. Disko labur hau taldearen hurrengo diskoaren aurrerapen lez hartu geinke. Izan be, daborduko Etxekalte disko barrian dabil lanean eta 2025erako argitaratzea aurreikusten dabe.

Iker Etxebarria taldekideak esan deuskunez, oraingoan talde bermeotarrak introspekzinoa albo batera ixten dau, Nor da Norbera? (2022) galderea behin betiko zarratuz. Aitatzekoa da, Inertziak abestia Santi Garciak grabau eta ekoiztu dauala, underground eszenan erreferente dan Ultramarinos Costa Brava Estudioan. Estali nituen aurreko singleak, barriz, taldearen mugak zabaldu dauz, entzule mota desbardinetara helarazoz.

Kontzertuak

  • Maiatzak 17, Orozko Rock.
  • Maiatzak 24, Oñatiko jaiak.
  • Maiatzak 25, Sala Because (Castello).
  • Bagilak 6, Dabadada (Donostia).
  • Bagilak 7, Iparragirre (Gernika-Lumo).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular