Iturrateren berbetan Israelek nazinoarteko legedia bete behar dau eta Hamasen erasoa onartezina da

"Zemendiaren 4ko euskeraren aldeko manifestazinoagaz bat egiten dogu" azaldu dau EAJko politikariak

Iñigo Iturrate: “Ezker abertzaleak ezin dau giza eskubideen ganean surfeau”

Iñigo Iturrate / Bizkaia Irratia

Iñigo Iturratek, EAJko Legebiltzarreko bozeroaleak ezker abertzalearen ingurukoek Fernando Buesaren hilobiaren kontrakoa txarretsi ez izana kritikau dau. “Ezin da giza eskubideen ganean surfeau, zezenari adarretatik oratu behar jako eta gertatu zana txarto egon zala kontau” adierazo dau Iturratek. “Biktimen alde dagozala esan dabe baina ez dakit nik hori taktizismoz egindakoa ez ete dan” gaineratu dau politikari jeltzaleak.

Bestalde Alacanten Lasa eta Zabalaren gorpuzkinak agertu ziran lekuan Pili Zabalak atzo inoan GALek hildaoak ez dabezala estadu mailako biktima lez izentau. EAJk adierazo dau estaduak, trabak jarri ez ezik, ukatu dauela Lasa eta Zabala estaduak eragindako biktimak ziranik. “Guk badaukagu biktima horreen erreparazinorako eta autortzarako lege bat onartuta baina egia da Pili Zabalak dinona, estaduan momentuz ez dabe Lasa eta Zabalagaz holakorik egin” zehaztu dau Iturratek.

Palestina

Nazino Batuen Erakundeko segurtasun kontseiluak ez dau agiri bateraturik adostu Israelen eta Hamasen arteko gerrearen gainean. Ateak itxita egin dabe bilera, eta Kontseiluko 15 kideek diplomazia bideei heltzearen garrantzia azpimarratu dabe indarkeria eteteko bide posible lez. Israelgo eta Palestinako zibilak babestea eta gatazkea ez areagotzea ezarri dabez helburutzat. Diplomazia bideak lehenestearen garrantzia azpimarratu dabe guztiek. Israelek urteak daroaz nazinoarteko legedia bete barik eta legedi hori bete egin behar dauela esan deusku EAJtik Iñigo Iturrate legebiltzarkideak. Hori batetik, bestetik, Hamasek hasitako erasoa onartezina da Iturrateren eritxian.

Pedro Sánchez

Inbestidura saioari begira, babes bila jarraituko dau asteon Pedro Sanchezek. Bihar Aitor Esteban diputadu jeltzalea hartuko dau. Eusko Alderdi Jeltzalearen aldeko botoak jasoteko gitxieneko batzuk bete beharko dauz Sanchezek.
Nazino autortza eta aldebikotasuna besteak beste Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak esan deuskunez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular