Iñigo Vélez de Mendizabal: "Bideodeiak eginez ospatu dot urtebetetzea"

Lugoko entrenatzaileak martiaren 15ean egiten dauz urteak, eta horregaitik beragaz berba egin dogu

Iñigo Vélez de Mendizabal: “Bideodeiak eginez ospatu dot urtebetetzea”

Iñigo Vélez de Mendizabal Lugoko entrenatzaileagaz egon gara berbetan bere urtebetetze eguna dala eta Aupa Bizkaia saioan. Iñigok azaldu deusku urtebetetze berezi bat izan dala. Izan be, soilik aste bat bakarrik daroa Lugon. Beraz, bideodeiak funtsezkoak izan dira urtebetetzea ondo ospatu ahal izateko. Dana dala, Galizian lanean dabilen lagun baten bisita jaso dau eta beragaz pasau dau egun berezia. Gainera, bertoko gastronomiako opari bereziak be jaso ditu.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular