Laneko Osasunaren eguna izan zan atzo, apirilaren 28an

Laneko osasunean prebentzino lantzearen garrantziaz egin deuskue berba LABetik

Inko Iriarte: “Ondo antolatutako enpresetan gure osasunaren bermeak askoz altuagoak dira”

Inko Iriarte LAB sindikatutako lan-osasun arduradunaren esanetan, enpresetan ondo antolatzea komeni da laneko osasun arazoei aurrea hartzeko. Bere esanetan ondo antolatutako enpresetan laneko osasuna hobeto bermatzen da. Laneko osasunaren munduko eguna dala-eta, besteak beste, prebentzinoaren garrantzia nabarmendu deusku Goizeko Izarretan saioan. Egon badago araudi bat horretaz, baina ez da betearazoten eta horrek arazoak eragiten ditu. Mutualidadeen jarrerea be salatzen dabe LABetik, laneko osasunean kaltegarria dala uste dabe-eta.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular