Hamar urte beteko dauzen Plentziako Itsas Estazinoa ikerketaren erreferente bihurtu da

PIEko zuzendariak uraren tenperatura aldaketaz eta itsasoko kutsaduraz ohartarazo deusku

Ionan Marigomez: “Muskuiluak Ipar Atlantikotik desagertzen dabilz”

Ionan Marigomez PIEko zuzendaria / Bizkaia Irratia

Prestige ontziaren hondakinak oraindik itsas hondoan egongo dira seguruen. Orain 20 urte gertatu zan hondamendia, eta beste isurketa batzutako esperientziak kontuan hartuta, esan daiteke, 2, 3 edo beharbada 4 hamarkada behar dirala hondakin guztiak desagertzeko.

Prestigen hondamenditik hogei urte

Gurean momentu honetan ez dabilz azterlanak egiten, baina seguruen oraindik hondakinak izango dira Ionan Marigomez, Plentziako Itsas Estazinoko zuzendaria, ikertzaile eta biologoak esan deuskunetik. Goizeko Izarretan saioa gaur PIEn egin dogu. Marigomez bera, estadu mailan, txapapoteak eragindako kalteak ikertzeko lan talde zientifikoko buruetariko bat izan zan. Prestige ontziaren hondamendia gertatu zanean, ikerketa handia egin zan eta hedabideetan azaltzen zan bitartean, ikerketek jarraitu eben, baina momentu bat heldu zan, dana amaitu zala.
Hala ere, ikerlariek datuak batzen jarraitu eben eta lankidetzan. Epe luzekoak aztertu gurean ekin eutsen lanari, besteren baten holakoren bat gertatuko balitz, jakitun egoteko.

Uraren tenperaturea

Ionan Marigomezek azaldu deuskunez larrialdi klimatikoaren ondorioz Kantauri itsasoaren tenperaturea hazi da eta hori ekosistema ugaritan igerri dabe. Klimaren aldaketak eta itsas kutsadurak espezie batzuk desgertarazoteko arriskuan laga dauz. “Muskuiluak Ipar Atlantikotik desgartzen dabilz, hasiera baten ez dakigu zergaitik, hipotesi bi aztertzen gabilz eta horretariko bat tenperaturen aldaketeagaz lotuta dago” zehztu deusku Marigomezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular