"Bixen Sugandila" ipuina entzun daiteke plataforma desbardinetan

Ipuinkadaka egitasmoa jarri da abian

Ipuinak euskeraz podcast formatoan

Ipuinkadaka egitasmoa sortu da, euskerazko ipuinak familia osoarentzat podcast formatoan. Abenduaren 3tik entzungai dago lehenengo ipuina Spotify eta Ivoox plataformetan. “Bixent Sugandila” dauka izena lehenengo ipuinak. Aitor Fernandino eta Aitor Borobia dira ipuinaren sortzaileak. Ideia, Fernandinorena izan zan. Anekdotikoa izan zala azaldu deusku. Kotxez joian podcastak entzuten eta seme-alabek ipuina eskatu eutsen. Euskerazkorik ez egoala ohartu zan eta era horretara pentsau eban egitasmoa abian jartzea. Getxoko Udalari dirulaguntzea eskatu eutsen era berean.

Ipuinen bitartez Euskal Herriko txokoak ezagutu

Aitor Fernandino, Anodino Teatro konpainiako kidea da eta honakoa da egitasmoaren ekoizlea Audiogela Soinu Proiektuak taldeagaz batera. Maria Urcelayk jartzen dau ahotsa Aitor Borobia eta Aitor Fernandinogaz batera eta Ibon Agirre arduratu da soinuaz. Bost ipuin sortu dabez hasteko. Guztiak dagoz Getxon girotuta. Ipuinen bitartez,  dana dala Euskal Herriko txokoak ezagutaraztea be bada egitasmo honen helburuetariko bat. “Bixen Sugandila” dogu Ipuinkadaka egitasmoaren lehen ipuina. “Xanta untxia eta kamaleoia”, “Malda ta Zorrotz”, “Ipuinak bilatzen zituen ipuina” eta “Niko teta dinosaurio berdea” dira gainontzekoak. Datozen lau domekatan egongo dira honeek entzungai. Ipuinkadaka egitasmoak jarraipena izatea itxaroten dabe bultzatzaileek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular