Urriaren 19tik 27ra bitartean, Euskal Gizataldeen Munduko Txapelketea ospatuko dabe Cuscon (Peru). Iraide Gorrotxategi zamudioztarra eta Aitor Tolosa santurtziarra hara joango dira titulua berrestera. Aurtengo txapelketan 12 herrialdetako muslariek parte hartuko dabe eta horretaz berba egin dau muslari zamudioztarrak Goizeko Izarretan.
Iraide Gorrotxategik modalidade guztietan trebatu behar izan dau modu batera edo bestera jokatzeko. Izan be, leku guztietan ez da bardin jokatzen musean. Karta jokorako zaletasuna aitarengandik jatorko. Aitak musera jokatzen eban eta Iraide bera ikustera joaten zan 8-10 urtegaz. “Musean abilezia izan behar dozu arerioak engainetako, kinuak disimuluz eta ondo egiten jakin behar dozu” esan dau Iraidek.