Farmazia tartea Juan del Arcogaz (26-09-05)

Irailaren 6an ospatzen da daltonismoaren inguruan kontzientzia hartzeko eguna

Daltonismoari buruzko Kontzientziazino Eguna

Zapatuetan Juan del Arco, geure kolaboratzaile eta farmazialariagaz egiten dogun Farmazia tartean daltonismoari buruz berba egin dogu.

Opsinak mintz-proteinak dira, eta argiarekiko sentikor bihurtzen dira, erretinaren kromoforoaren propiedade fisiko-kimikoak aldatuz. Daltonismoa opsinak aldatuta dagozanean gertetan da.

Juan del Arcok azaldu deusku zergaitik gertetan dan, ezagutzen diran mota desbardinak eta horren ondorioz daltonismo maila desbardinak eta baita be medikamendu batzuek eragina euki ahal dabela geure kolore pertzepzinoan baina hori ez dala daltonismoa.

Tratamenduak hondino ez dagoz guztiz garatuta baina terapia genikoa erabilten hasi dira zientzialariak. Eta interneten bidez bideo desbardinetan ikusi ahal dan moduan, antipar batzuk jantzita daltonismo mota batzuen eragina ekidin leike.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00