Irati Bazeta abadiñarrak Harien Isla erakusketea aurkeztu dau Durangoko Azokan. Sormen Beka irabazi eban igaz Bazetak. Urtebeteko epea izan dau bere lana osotzeko eta emaitza, atzotik dago ikusgai Atartean, Durangoko Azokako gune barrian. Museoan kokatzen da gune barri hau. Bazetak, euskerea gai nagusi hartuta, margo-lanak sortu dauz. Hariakaz lotzen dauz bata besteagaz. Lan koloretsuak urten jakozala esan deusku. Bere lehen erakusketea da eta pozik dago emaitzagaz. Bisita gidatuak be eskeiniko dauz abadiñarrak. Ikusleak ganera parte hartu eta bere eritxia edo Bazetak egindako itaunei emoten deutsien erantzuna idatziz itzi ahal izango dabe.
Atartea
Atartea gune barrian egongo da ikusgai Harien Isla urtarrilaren 7ra bitartean. Durangoko museoan kokatzen da gune barria, arte ederrei eskeinitakoa. Bertatik, Garazi Arrizabalagak esan deusku, pozik jaso dabela Azokak gunea museoan jarri izana. Eraikin osoa da Atartea. Bertan, nobedadeetako askoren ilustratzaile edo irudigileen lanak ikusi ahal izango dira egunotan. Horrez gain, aurkezpenak, mahai-inguruak eta erakusketak ikusgai.
