Iratxe Arriola Eako alkateak hausnarketea eskatu dau diru publikoa banatzeko erearen gainean

Eskoleak, kultur etxeak eta antzeko azpiegiturek garrantzi berezia daukie, Eako alkatearen esanetan

Iratxe Arriola: “Herri txikiak bigarren mailan geratu gara, eta horri buelta bat emon behar jako”

Iratxe Arriola, Eako alkatea / Bizkaia Irratia

Ean egon gara Herriz Herri saioa egiten. Iratxe Arriola alkateagaz aztertu dogu udalerriaren egoerea. Milioitik gorako aurrekontua daukie aurtengo. Egitasmo nagusien artean, udaletxea barritzea, energia barriztagarrien arloan aurrera egitea eta papertegia egoan aldea barritzea dira. Herri txikia izanik egitasmo handiak dirala nabarmendu dau Arriolak. Dana dala, udalek aurrekontu oso mugatuak daukiezala adierazi dau. Diru publikoa zelan banatzen dan hausnartu beharra dagoela uste dau. Azken urteotan uriburuen eta herri handien alde egin dala eta herri txikiak bigarren mailan geratu dirala nabarmendu dau. Horri buelta bat emon behar jakola gaineratu dau.

Herri txikietan, hainbat azpiegiturak garrantzi berezia izaten dabe. Kultur etxea, eskolea… Herri handietan berez dagozan azpiegiturak txikietan egotea oso garrantzitsu bihurtzen da. Eskolondoko kultur etxean egon gara Ean. Gimnasialekua, liburutegia, erabilera anitzeko gelak… Eskolondo kultur etxea herriko bizimoduaren erdigune bihurtu dala nabarmendu dau. Beste alde batetik, eskolea. Haizeder eskolan 61 ikasle dagoz une honetan. Herriarentzat, oso garrantzitsua, Arriolaren esanetan. Beste hainbat gai be jorratu ditugu. Esate baterako,  Emakumearen Nazinoarteko Eguna, zelan ez, gaurko egunez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00