Israel eta Palestinaren arteko gatazkaz euskaldunok izan dogun bilakaerea ikertuko dabe

Tene Mujika bekea irabazi dabe Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikertzaileek

Israelekiko euskaldunon begirada aldaketea aztergai

Lander Aranberri eta Iñaki Sagarna / Bizkaia Irratia

Israel eta Palestinaren arteko gatazkaz, Euskal Herrian izan dan ikuspegi aldaketea ikertuko dabe Tene Mujika bekaren irabazleek. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak emoten daben bekea da Tene Mujika. Euskal Herriko historia hurbilaz idazteko ez-fikzinozko proiektuak saritzen dira. Deba bertako Iñaki Sagarna eta Lander Aranberri ikerlarientzat izan da aurten saria. Eretz-Herria: euskal erresistentziaren Israel-Palestina auziarekiko begirada 1950-1980 urteen artean izenekoa da euren proiektua. Azaldu deuskuenez, frankismo garaian beste begirada bat egoan Euskal Herrian Israelekiko. Arreta berezia eskeini gura deutse kultur munduari. Izan be, hebreeraren bizibarritzeak lilura eta jakin-min handiak sortu ebazan garai hartako euskaltzaleen artean.

Urtebete ikertzeko

Orain, urtebeteko epea daukie ikerketea egin eta argitaratzeko. Artxibo desbardinetatik ibiliko dira lanean. Bizirik dagozanen lekukotzak be lortu gura dabez. Momentu honetan Israel eta Hamasen artean sinatu dan su etenaz, ikertzaile biak nahiko ezkor agertu dira. 2019. urtera atzera egin dalakoan dagoz, batez be, Donald Trumpen itzulerea ikusita.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00