Italiak hartutako neurri polemiko biren ganeko eritxiak emon deuskuez gaurko tertulian Ana Perezek, Gorka Mostajok eta Karmelo Landak. Batetik, haurdunaldi subrogatuak zigortzea erabagi dabe Italian. Bertan egitea debekatuta dago, baina atzerrian egiten dabenak zigortzea erabagi dau Erromako parlamentuak: urte biko kartzela zigorra eta milioi bateko isuna. Bestetik, Italiak Albanian migratzaileentzako zentro handi bi eregi ditu, migratzaileak bertara bialtzeko. Gai sakon eta polemiko bi eztabaidarako.