World Maritime Week azokearen laugarren edizinoa egingo dabe datorren martitzenetik eguenera

Lau kongresu egingo dira: Sinaval, Eurofishing, Futureport eta Ocean Energy Conference

Itsas sektorea aztergai datorren astean BECn

Itsas eremuen erabilerea aztergai izango da / Bizkaia Irratia

World Maritime Week azokearen laugarren edizinoa egingo dabe BECen martxoaren 21etik 23ra, datorren asteko martitzenetik eguenera hain zuzen be. Lau hitzordu egongo dira: Sinaval, ontzigintza industriaren sektorearentzat. Eurofishingen, Itsasoko espazioaren plangintzea izango dabe eztabaidagai. Izan be, funtsezko tresnea da itsas eremuaren erabilera tradizionalaren eta erabilera barrien arteko bizikidetzea jasangarria izan daiten. Eurofishingen barruan, atunontzi izozkailuen ganeko jardunaldia egingo dabe. Atun tropikalen arrantza eremuen kudeaketeagaz lotutako nazinoarteko esperientziak entzuteko aukerea egongo da, Julian Seheriffa, Seychelleseko arrantza eta ekonomia urdinaren ministerioko arantza saileko zuzendaria eta Tsimanaorati Paubert, Madagaskarreko arrantza eta ekonomia urdinaren ministroaren eskutik.

Futureport, portuei buruzko kongresuan, azpiegitura adimendunei eta portuei buruz ariko dira.  Azkenik, Ocean Energy Conferencen, itsasoko energia barriztagarriak jorratuko ditue.

Aurtengo barritasun nagusiena, World Maritime Week sariak banatuko dabez. Lau sari izango dira, kongresu bakoitzeko bat.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular