EAJk 370 mila bozka eta 27 jarleku eskuratu dauz Euskadin

"Imanol Pradalesen irudia Lehendakari izango danean are gehiago sendotuko da" esan dau EAJko Bizkaiko buruak

Itxaso Atutxa: “EH Bildu hilabeteak egon da sorpassoa ospatzen, sorpassoak itxaron beharko dau”

EAJko kideak atzo Sabin Etxean / EAJ

“Imanol Pradalesen irudia Lehendakari izango danean gehiago indartuko da” esan dau Itxaso Atutxak EAJko Bizkaiko presidenteak. “EH Bilduk hilabeteak emon dauz guri emon behar euskun sorpassoa ospatzen, sorpasso horrek itxaron beharko dau” gaineratu dau BBBko buruak gaur Goizeko Izarretan irratsaioan. EAJk dino orain hausnarketea egitea toketan jakola EH Bilduren igoerea eta jeltzaleen mantentzeaz gogoeta egiteko. Atutxaren berbetan, Imanol Pradalesek aurkeztutako programatik orain gobernu sendo baterako pausoa emon behar da. Alderdi barruko hausnarketakaz aurrera jarraituko dabela be adierazo dau Itxaso Atutxak.

Botoemoleek Eusko Jaurlaritzan egondako alderdi bat zigortu dabe, EAJk 4 jarleku galdu dauz. PSE-EEk, ordea, bi irabazi. Itxaso Atutxak argi dauka koalizino barri bat osatzeko negoziazinoan sozialistek gehiago eskatuko dabela oraingoan. “Suposatzen dot eskaera horregaz etorriko dirala, akorduetan beti da askoz hobea eskuzabala izan eta akordu sendoa lortu horrek ondorio hobeak ekarten dauzelako” azpimarratu dau EAJko Bizkaiko presidenteak.

Bizkaian EAJk hauteskundeak irabazi dauz Bilbon, Enkarterrin, Uribe Kostan edo MungialdeanGaldakaon eta Bermeon be lehen indarra izatea lortu dabe. Jeltzaleek Bizkaian 11 legebiltzarkide batu dabez aurrekoan baino bat gitxiago. Honeexek izango dira: Imanol Pradales, Maitane Ipiñazar, Jon Aiarza, Irune Zuluaga, Jon Andoni Atutxa, Alaitz Zabala, Mikel Arruabarrena, Josune Eskota, Gorka Alvarez, Lorea Bilbao eta Aritz Abaroa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular