EAJko Bizkaiko presidentearen berbetan A21ean hurrengo 12 urteetarako baldintzak sendotu behar dira

"EH Bilduk benetako proiekturik ez dauka, edo daukien hori oraindik montatzen dabilz" esan dau BBBko buruak

Itxaso Atutxa: “Lehenengo alderdia izango gara botoetan eta eserlekuetan”

Itxaso Atutxa (BBBko burua) / Bizkaia Irratia

EAJren eta EH Bilduren artean lehia estua egongo dala aurreratu dau Itxaso Atutxak EAJko agintariak esanaz jeltzaleek botoetan eta jarlekuetan irabaziko dabela. “Imanol Pradales lana arduraz hartzen dauen horreetariko bat da. Jendeak asko eskertu dau kalean erakusten dauen hurbiltasun hori, 50 urte be ez daukaz eta eskarmentu handiko gizona da” esan dau Atutxak.

EH Bilduren proposamenei buruzko kritikea egin dau Atutxak Goizeko Izarretan saioan. Beren beregi Pello Otxandianok aurkeztutako ekonomia  planari buruzko gogoeta egin dau. “Emoten dau orain dana elektrifikau behar dala. EH Bilduk benetako proiekturik ez dauka, edo daukien hori oraindik montatzen dabilz” adierazo dau BBBko buruak. Bilduren gorakadak baino EAJko boto-emoleen abstentzinoak kezkatzen dauela esan dau Itxaso Atutxak. “CIS inkestak erakusten dau EAJ badabilela bere onera etorten” gaineratu dau ordezkari jeltzaleak.

Atzo Pedro Sanchezek esan eban EAJ-PSE koalizinoa errepikatzearen aldekoa dala eta PSEk ez dauela Pello Otxandiano Lehendakari bihurtuko. “Eskertzen doguz Sanchezen atzoko berbak baina alderdi sozialistak hori esan ostean beste gauza batzuk egin dauz” azaldu dau Atutxak.

Gernika Lumoko udalaren egoeraz, bakegileen epaiketaz eta datorren urteko Aberri Egunaz be galdetuko deutsagu Bizkai Buru Batzarreko presidenteari.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular