Barriro be hasteko etxebizitzak behar dira

"Alokairurako berme osoa Zehar Errefuxiatuekin GKEk emongo dau" azaldu deusku Itxaso Egiak

Itxaso Egia: “Errefuxiaduen 5 familiendako etxebizitzak behar doguz”

Errefuxiatuak / NBE

Errefuxiaduentzako alokairuzko pisuak behar dauz CEAR-Euskadik. Bilbon hiru pisu behar dabezala esan deusku Zehar-etik Itxaso Egiak. “Berriz ere hasteko etxebizitzak” lelopean kanpaina jarri dabe martxan. Alokairua CEARen izenean egingo da. Eurek hartuko dabe ardurea. 2017tik Jaurlaritzagaz dauken programearen bitartez, hain zuzen eta alokairuaren jarraipena CEARek berak egingo leuke. Errefuxiaduek dauken lehen beharrizana, bete beharrekoa, etxebizitzarena da. Informazino guztia zehar.eus webgunean dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular