Esperientzia horreek etorkizun profesional eta pertsonalerako garrantzitsuak dira

BAMeko Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta gradu bikotxeko ikasleek atzerrian ikasteko eta praktikak egiteko aukerak dabez

Itxaso Vazquez: “Aprobetxau behar dan aukera berezia da”

Itxaso Vazquez, BAMeko mobikortasun programen arduraduna / Bizkaia Irratia

Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibersidade Eskolak Lehen Hezkuntza, Haur Hezkuntza eta gradu bikotxeko ikasleek atzerrian ikasteko eta praktikak egiteko aukerak eskaintzen ditu. Esperientzia horreek etorkizun profesional eta pertsonalerako daben garrantziaz egin deusku berba Itxaso Vazquez Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibersidade Eskolako mobikortasun programen arduradunak: “Aprobetxau behar dan aukera berezia da”. Ganera, mobikortasun programa ezbardinak eskaintzen ditu BAMek: Erasmus, SICUE eta beste batzuk. Bestalde, gogoratu behar dogu aurretiko izen-emotearen ezohiko deialdia zabalik dagoala oindino BAMen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00