Kontzertuei jagokenez, Four Clovers arituko da gaur Bilboko Jazzon aretoan arratsaldeko zazpiretan. Ordu berean, Brighton 64 eta Javier Sun ikusi ahal izango dira Crazy Horsen. Cotton Cluben, barriz, Kalenn taldearen kontzertua izango da zortziretan, eta Rata Blanca Santana 27-Fever aretoan gaueko bederatzietan.
Antzezlanen artean, Kay Robot Basauriko Kultur Etxean izango da seiretan. Getxon, Lohi GorriaMuxikebarrin iluntzeko zortziretan, eta Basaurin Desobedienteak 18/98 Social Antzokian, zortziretan.
Bertsolaritzari jagokonez, Esne-berriketan bertso saio literarioa Gernika-Lumoko Astran izango da zazpiretan. Bilbon, barriz, Udaberriko bertso saio ibiltaria Santutxuko Karmelo kaletik hasiko da zortziretan.
Zapatua
Zapatuan, Saratoga Bilboko D8 Sorkuntza Faktorian arituko da iluntzeko zortziretan. Santana 27-Fever aretoan, Sticky M.A izango da ordu berean. Ondarrun, Seittun taldearekin erromeria izango da Itsasaurre plazan, eta gauean Hamlet Bilboko Kafe Antzokian arituko da hamarrretan.
Antzezlanei jagokonez, AA Aita Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian izango da arratsaldeko bostetan. Galdakaon, Loa eta Laia Torrezabal Kultur Etxean; eta Sondikan,Zerua lapurtu duteKultur Etxean zortziretan.
Dantzei jagokonez, Alai familian ikuskizuna Zornotza Aretoan izango da arratsaldeko bost eta erdietan.
Bertsolaritzari jagokonez, Muxikan bertso saioa izango da San Roman auzoan eguerdiko ordu batean. Portugaleten, barriz, bertso saio ibiltaria Merkatuko plazatik abiatuko da ordu bata eta erdietan.
Domekea
Domekako kontzertuen artean, Gildas taldearen emanaldia Getxoko Muxikebarrin izango da eguerdiko ordu bata eta erdietan. Urduñan, Deriba Foru plazan arituko da ordu bietan, eta Txapela Brava iluntzeko zazpiretan. Bilbon, Cordovas Kafe Antzokian izango da zazpiretan.
Antzezlanetan, Zerua lapurtu duteBasauriko Social Antzokian izango da eguerdiko hamabietan. Gernika-Lumon, Heriotzak Eduardo du izena Astran arratsaldeko bost eta erdietan. Getxon, Agur Peter Pan Muxikebarrin seiretan, eta Barakaldon, Atearen bestaldean Barakaldo Antzokian ordu berean.