Nagusiak alkartea ezagutu dogu Adinekoen Nazinoarteko Egunean

Euskal gizartea nabarmen aldatu da demografikoki azken hamarkada eta urteetan, zaharkitu dalako

Izaskun Atxa: “Edadismoa oso presente dago geure gizartean”

Euskal gizartea nabarmen zaharkitu da azken boladan / DepositPhotos

Adinekoen Nazinoarteko Eguna da gaur. Ondorioz, Nagusiak alkartera hurreratu gara. Nagusiak Bizkaiko adinekoen alkartea da eta bertan dabil kolaboratzaile lez Izaskun Atxa. Euskal gizartea nabarmen aldatu da demografikoki azken hamarkada eta urteetan, zaharkitu dalako, eta horrek eragina dauka edadeko jenteak bizi dauan egoeran: “Talde handienetakoa da nagusiena geure gizartean. Dana dala, egoerea asko aldatu da eta gaur egun nahiko ondo eta osasuntsu gagoz jubiletan garenean”. Halanda be, Atxaren ustez, edadismoa dago gaur egungo gizartean: “Edadismoa oso presente dago. Esaterako, gaur egun ez da jende askoren laguntza jasoten autobusean”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00