Euskal Herrian sortutako 10 ikusentzunezko egongo dira aurtengo BBK Mendi Film BIlbao Bizkaian

Abenduaren 18ra bitartean BBK Mendi Film Bilbao Bizkaia jaialdian 59 lan ikusgai

Jabier Baraiazarra: “Mendi Filmen pelikulak eta egileen lana asko zaintzen doguz”

Jabier Baraiazarra (Mendi Filmeko zuzendaria) / Bizkaia Irratia

Mendi Filmen 15garren edizinoa pasa dan barikuan hasi zan eta egun horretan Lau Haizetara saioan jaialdiko zuendaria Jabier Baraiazarra eduki genduan. Guztira 14 herrialdetako 59 proiekzino ikusi ahalko dira, luzemetraiak, dokumentalak, laburmetraiak… Pelikulak Golem zine aretoetan, Euskalduna Jauregian eta BBK aretoan ikusi ahal dira eta sari ugari bananduko dabez.

Aurtengo WOP saria Eduardo Martínez de Pisón-i emon deutse. Gaurko egitarauari jagokonean Alex Areizagaren “Itzalak” euskal ikusentzunezkoa edo Adam Ondra eskalatzailearen mugei buruzko “Pushing the limits” pelikula txekiarra  nabarmendu geinkez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00