Sara Txurrukak, Lekeitioko Orekan Bat zentroko nutrizionisteak, erosketa osasuntsu bat egiterako orduan kontuan euki beharreko aholku batzuk emon deuskuz asteon. Produktuen etiketatzeari buruz jakin beharreko batzuk be azaldu deuskuz Lau Haizetara saioan. Esate baterako, jakien etiketetan osagaiak handienetik txikienera ordenatzen dira eta begiratu behar dogu ia produktua eta lehenengo osagai bat datozan. Beste aholku bat: ahalik eta gitxien prozesatutako produktuak kontsumiduten ahaleginduko gara, jakiak bost osagai baino gitxiago izan ezkero, askoz hobeto.
Holako aholkuak eta gehiago eskainiko dauz Sara Txurrukak zemendiaren 30ean Etiketatu tailerrean. Lekeitioko Orekan Bat zentroan egingo dabe.