"EH Bilduk 6-7 diputadu lortu leikezala uste dot" azaldu dau Jasone Agirrek

Etxebizitza Legea martxan jarteko eskatu deutso EH Bilduk Espainiako Gobernuari

Jasone Agirre: “Ezkerreko indenpendentismoak indartsu ailegau behar dau Madrilera”

Jasone Agirre (EH Bildu) / Bizkaia Irratia

Durangoko Ezkurdi Plazan  EH Bilduk egindako agerraldian 500 pertsona inguru batu zirala esan dau Jasone Agirrek EH Bilduren Senadurako hautagaiak. “Jende kopuruak pozik egoteko moduko sentsazinoa emon deusku, termometro ona izan daiteke” azaldu dau Agirrek.

Nuñez Feijoo popularrak eta Sanchez sozialisteak izandako aurrez-aurrekaori buruzko eretxia be emon deusku EH bilduko hautagaiak. Bakotxaren proposamenak aurkeztu beharrean, bata bestearen gainetik gereatu gurean ibili ziran biak. Agerian geratu zan atzoko eztabaida horretan be EH Bilduko Jasone Agirreren ustez, ezkerreko soberanismoak Madrilen egon behar dauela.

Senatari lan egiteko bere motibazinorik handiena euskal diasporaren gaian sakontzeko aukerea dala esan deusku. “Senaduan egoteak euskal diasporaren alde lan egiteko erraztasunak emongo deustaz” azaldu dau EH Bilduko ordezkariak.

Euskeraren erabileraren kontrako Auzitegi Konstituzionalari epaiaz galdetuta Jasone Agirrek esan dau Jaurlaritzak orain Europako epaitegietara jo beharko leukela. “Gure eskubideak murrizten dabilz eta ondo ikusi behar da botere judiziala nortzuk osotzen daben. Franko ohean hil zan. Europarako bidea hartu behar da orain” azaldu dau Agirrek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00