"Jaurlaritzak Usansoloko geltokirako pentsautako oinezkoen lurpeko tunela Unamunokoa baino hiru aldiz luzeagoa da" salatu dabe

Urriaren 26an Usansoloko Geltokia Erdigunean plataformakoek manifestazinoa egingo dabe Bilbon

Jon Atxutegi: “Usansoloko geltokiaren konponbidea alderdi politikoen negoziazinotik etorri leike”

Geltokia Erdigunean plataformako kideak / Geuria

Usansolon borrokan jarraitzen dabe, izan be, herritar gehienek Metroaren geltoki barria herriaren erdigunean gura dau. Gurari hori ez dator bat Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak Metroaren 5-linearen proiekturako aurreikusita daukiezan aukerakaz. Administraiznoek dinoe geltokia ospitalean egongo dala, eta Usansoloko herriguneagaz bat egiteko lehenengo aukerea lantzadera bat jartea da eta bigarren aukerea tunel bat egitea. “Tunela hori Bilboko Alde Zaharreko geltokiko Unamunoko urteeran dagoan oinezkoendako tunela baino hiru aldiz luzeagoa izango litzateke. Ez dogu holakorik nahi” esan dau Jon Atxutegik, Geltokia Erdigunean plataformako kideak.

Herritarrek argi dabe gatxa izango dala, baina Usansolo udalerri danetik, ordezkari politikoek bat egiten dabe herritarrakaz eta gobernu taldearen babesa dabe plataformakoek. Honen konponbidea alderdi politikoen arteko negoziazinoetatik etorri leitekela uste dabe. Urriaren 26an Usansoloko Geltokia Erdigunean plataformakoek manifestazinoa egingo dabe Bilbon

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular