Bizkaitarra trainerua bosgarren geratu zan Bizkaiko Traineru Txapelketan. Horixe dala eta, Euskadiko txapelketara lau talde bizkaitar sailkatzen diranez, Sestaoarrak kanpoan gelditu ziran. Jon Elortegi, Kaiku taldeko entrenatzailea, ase bako agertu da, Bizkaiko txapelketea urteko estropadarik txarrena izan zalako taldearentzat.
Halanda be, Elortegi pozik dago entrenamenduetan kuadrillak egin dauan lanagaz: “Estropadetan akatsak egin doguz, baina buelta emongo deutsagu”. Kaikuk lanean jarraitzeko helburuagaz, zapatuan, Lekeitioko Banderan partu eban eta “maila ona” erakutsi eban zaletuen aurrean.
Aste bi besterik ez dira falta Eusko Label Liga hasteko. Betikolez, Galizian hasiko dira, bagilaren 29an, Coruñan. Jon Elortegi gogotsu agertu da: “Galiziako estropadak bereziak dira eta urduritasunarekin bizitzen doguz”. Entrenatzailearen esanetan, Kaiku ze postutan ikusiko dan ezjakintasuna izango da, baina azkenengo bi postuetatik urrun egotea espero dabe.
Estreinaldia uretatik kanpo
Jon Elortegik bigarren urtea jarraian egingo dau Kaikun. Arraulari moduan heldu zan pasadan urtean, eta denboraldi honetan entrenatzaile lez egingo dau. Barrikoztarrak, elite mailan, 2011n, Bermeon hasi eban ibilbidea. Bi etapa ezbardinetan, 8 denboraldi bete ebazan bertan eta ligako txapelduna izatea lortu eban 2016an. Eusko Label Ligan Deustu, Zierbena eta aipatutako Kaikun ibili zan. Elortegin berbetan, batzutan faltan botaten dau uretan arraun egitea.