Gaur egun otsoa da abeltzaintza estensiboari erasotzen deutson animalia nagusia. Azken hilebeteetan erasoak areagotu dira. 2022an, Bizkaian 38 otso-eraso izan ziran, eta 54 animalia hil ziran. Horreetatik 24 Karrantza aldean jazo ziran, beste hamahiru Gorbeian eta beste bat Urduñan. Batez be ardiak izan ziran biktimak, baina txahal eta behorrakaz be saiatu izan da azkenaldian. Euskal Herrira Arabara eta Bizkaira sartzen dira otsoak: batik bat, Espainia aldetik, Kantabriatik, Errioxatik eta Burgostik.
Zeanurin Idiazabal jatorri-izendapeneko gaztai-ekoizpena dabe Jon Etxebarria eta Puy Arrieta senar-emazteek. Jon Etxebarria artzainak azaldu deusku azkeneko urtean otsoen eraso bat baino gehiago jasan dabela. Gorbeian daukiezan ardiak zaintzeko behin baino gehiagotan mendian gora egin behar izan dabela kontau deusku.
Arazo honi aurre egiteko BFAk ganadua zaintzeko mastin-txakurrak erostea, artaldeetarako geolokalizatzaileak erostea edo hesiak jartea finantzauko dau. Laguntza 100.000 eurokoa izango da. Eskatzaile bakotxak gehienez 6.000 euroko laguntza jaso ahako dau. Gainera, Aldundiak iragarri dauenez, animalien heriotzarengatiko kalte-ordainketarako aurrekontua 55.000 eurora igoko da.
Halan da be, artzain batzuentzat mastinak ez dira urtenbidea. Eraso honeen eta konponbide honen inguruan berba egiteko, Jon Etxebarria artzainagaz berba egin dogu asteon Goizeko Izarretan.