Kafetxu Bana tartearen 8garren atalean bertsolari bat daukagu, Jon Maia. Zumaiarra, bertsotan hasi zan ikastolan, lehendik ez ekian zer zan bertsolaritza. “Ikastolan hamar urte neukazala zortea izan neban zumaiakoa izan zalako seguraski Euskal Herrian lehehengo ikastola bertsolaritza ikasorduetan sartu ebala”. Euskal filologia ikasi eban baina esan deusku ez zala oso ikasle fina izan.