Bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebazan erronka nagusietako batzuk

Esperientziaren unerik berezienetako bat itsasoa barriro ikustea izan zan Trejorentzat

Pello Trejo mendizaleak Transpirenaika osatu dau uda honetan, 46 egunez mendiz mendi ibilita

Peio Trejo / Bizkaia Irratia

Iruñean hasi eban ibilpidea, eta Nafarroa, Aragoi eta Katalunia zeharkatu ondoren, Mediterraneoko itsasora heldu zan abuztuaren 25eanGazte bizkaitarrak ez eban prestakuntza fisiko berezirik egin erronkari aurre egiteko, baina crossfita eta mendira egindako ohiko urteerak lagungarri izan jakozan. 25 kiloko motxilagaz joan zan, eta bidean materiala, eguraldi aldaketak eta orientazinoa izan ebazan erronka nagusietako batzuk.

Ibilpidearen zatirik handiena bakarrik egin eban, nahiz eta lehenengo astean lagun batzukaz batera ibili. Ekaitzak eta etapa gogorrak bizi izan zituan bidean, baina esperientziaren unerik berezienetako bat itsasoa barriro ikustea izan zala adierazi deusku Pello Trejok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00