Bermeo-Urdaibaiko entrenatzailea pozik agertu da Bou Bizkaiak Castroko estropadan egindako lanagaz

Aurreko urtean Kontxako estropadea irabazi eben hamalau arraunlarietatik sei baino ez dira aritu domekako estropadan

Jon Salsamendi: “Zer hobetu asko daukagu baina garaipenak ondo etorriak dira beti”

Jon Salsamendi eta Aitor Gondra, ordezko patroia, domekan Castron jokatutako estropadan / Bermeo Arraun Argazkiak

Bermeoko traineruak garaipena eskuratu eban, Castron joan zan domekan jokatu eban  aurredenporaldiko lehen estropadan. Bou Bizkaiak bost segunduko aldea kendu eutsen Zierbenari eta Oriori. Azken hiru denporaldietan traineru estropadetan nagusi izandako taldeak aldaketa ugari euki dauz 2025 urterako. Jon Salsamendi da entrenatzaile barria eta aurreko denporaldietan gizon garrantzitsuak izan diran arraunlari batzuk arraun egiteari itzi egin deutsoe klubean urte asko egin ondoren. Castron jokatutako estropadan, aurreko urtean Kontxako banderea irabazi eben hamalau arraunlarietatik, sei baino ez ziran egon Bou Bizkaiaren tostetan.

Jon Salsamendigaz egin dogu berba Jokoan kirol tartean, traineruaren lehenengo estropadan egindako aztertzeko. Entrenatzaile oriotarrak argi eta garbi dino bere taldeak asko daukala hobetzeko eta lan gogorra daukiela aurretik. Edozelan be, garaipen guztiak ondo etorriak dirala azpimarratu dau. Salsamendik garrantzi handia emon deutso aste santura arte egin beharreko lanari, ekainaren 1ean Bizkaiko txapelketeagaz hasiko dan denporaldiari indartsu ekiteko.

Eusko Label Ligako traineru guztiak harrobiko lau arraunlari ontziratu beharko ditue hurrengo denporaldian. Urdaibaiko entrenatzailea harrobiko mutil gazteekaz dabil lanean etorkizunari begira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00