Athleticeko presidenteak argi eta garbi esan dau errespetuan oinarritu behar dala herri harmailearen jarduna

Datorren asterako batzarrerako deia egin dau Athleticek, Iñigo Cabas Herri Harmaila, Euskal Lions eta Piratak taldeekaz

Jon Uriarte: “Herri harmaila Athleticena da eta kluba gauza guztien ganetik dago”

Jon Berasategi, Jon Uriarte eta Johana Ruiz de Olabuenaga Jose Iragorri prentsa aretoan / Athletic Club

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak Animazio Herri Harmailaren egoera aztertu dau eguazten honetan San Mamesen emondako prentsaurrekoan. Herri Harmailari buruzko Klubaren kontzeptu nagusien azalpenagaz hasi dau hitzaldia. Uriartek oso argi  laburbildu dauz kontzeptuak: “Errespetuz animetan dauen Herri Harmaila gura dogu”. Izan be, “Errespetua, filosofia lez, ez da ikutzen”.

Presidenteak argitu dauenez, garrantzitsua da edozein jarreraren abiapuntua ez galtzea. Lehenik eta behin, “Herri Harmaila Athleticena da. Ez da inongo talde edo personarena: Athleticena da “. Eta bigarrenik, eta era berean garrantzitsua, Herri Harmailaren izateko errazoia “partida guztietan animetea da, San Mameseko gainerako ikusle guztiak batzen saiatuz”, San Mamesen Orroa! -ren proposamenaren ondoren Ezohiko Batzarrean erabagi lez, bazkideek onartutako Animazio Herri Harmaila sortzea bultzatu ebana.

Oinarri horreek kontuan hartuta, eta ICHHk bere kabuz erabagitako animazino-grebari dagokionez, Jon Uriartek adierazo dau ez dagoala “taldea alde batera uztea justifiketan dauen kexarik, gehien maite danari min egiten ez jakolako”. “Athletic Cluben norbanakoen interesa lehenesten badogu kolektiboaren aurretik, hilda gagoz. Athletic da lehentasuna “, adierazo dau. Giro guzti honen kaltetu nagusia taldea da, eta hau goraipatu eban: “Jokalariek prozesu honetan daben jarrera eredugarria izaten ari da”.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00