"Langilea enpresako bazkide bihurtuta talentua gurean mantendu leiteke" azaldu dau Jone Noltek

Euskadiko 500 lan soziedade baino gehiago ASLEko kide dira

Jone Nolte: “Energien kostua handitzeak enpresen errentagarritasunari eragingo deutso”

Jone Nolte (ASLE) / Bizkaia Irratia

SLak edo lan soziedade zein lan alkarteak ohiko enpresak dira. Euskadin holako ehundaka dagoz eta horreetariko 500 baino gehiago ASLE alkartean bazkidetuta dagoz. Enpresa mota honetako langileek enpresaren kapital osoaren edo zati baten jaube dira.

2024an argindarraren prezioa %5etik %10era igoko da eta gasaren prezioa %10etik %21era garestituko da. Honek enpresetan eragin zuzenda eukiko dauela esan deusku Jone Noltek, ASLEko zuzendariak. “Energiaren kostua handitzeak, bete betean errentagarritasunari eragingo deutso” azaldu deusku Noltek.

2023an langabeziak behera egin dau eta hori lan soziedadeetan be igerri dabe. Enpleguak gora egin dau kasu honetan be. Azken aldian asko dira hemen lana itxi, eta kanpora doazanak beharrean. Talentua berton mantentzeko aukera ona izan daiteke langilea enpresako bazkide bihurtzea Nolteren eritxian.

Euskadin izango dan erreforma fiskalari begira, ASLEtik urteak daroez euren proposamenak egiten eta pizgarri fiskalen puntua ezinbestekotzat joten dabela azpimarratu deusku Jone Noltek. Enpresa jauberen bat jubiletan dan kasu batzutan langileak bazkide bihurtu eta enpresa horren izaerea aldatzen da. Trantsizino horregaitik Gipuzkoan eta Araban dagozan pizgarri fiskalak Bizkaian be egotea aldarrikatu dau ASLEk.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular