Kafetxu Bana tartearen saio barrian Jone Uria ezagutu dogu. Algortakoa, bertsolaria eta matematikaria da. Euskal Herriko Unibertsidadeko irakaslea da. Zientziaren dibulgazinoa jorratu dau askotan eta, behin baino gehiagotan, bertsoak baliatu ditu zientziaren mundua gizartera hurbiltzeko. 1999. urtera jo dogu bertso munduagaz bizkaitarraren lehen hartu-emona ezagutzeko.