BFAk eta Elkargik bigarren barrikuntza funts bat aurkeztu dabe

"2024an Elkargin aurreko urtean baino eragiketa gehiago euki doguz" azaldu dau Joseba Retolazak

Joseba Retolaza: “Bankuen kontzentrazinoak enpresen negoziazino boterea murriztu dau”

Joseba Retolaza (Elkargi) / Bizkaia Irratia

Elkargik enpresa txiki eta ertainekaz, autonomoakaz edo ekintzaileakaz lan egiten dau, finantziazino eta bermea aukerak eskainita. Joseba Retolaza Elkargiko zuzendari korporatiboa Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu gaur. 2024an Elkargitik aurreko urtean baino eragiketa gehiago bideratu dabezala esan deusku Retolazak. BFAk eta Elkargik  bigarren barrikuntza funts bat bultzatuko dabe. Kasu honetan, funtsan inbertiduko daben aurrezleek hobari edo kenkari fiskalak eukiko dabez. Bost urteko epe finkorako 2.500 edo 5.000 euroko ekarpenak egin ahalko dabez.

“Elkargi enpresek orain dala 45 urte sortutako erakundea da eta enpresen finantza kudeaketea hobetzen saiatzen gara” azaldu dau Retolazak. Bankuen fusinoek eta kontzentrazinoak enpresen negoziazino boterea murriztu dabela gaineratu dau. Horren aurrean Elkargik beste bide bat edegiten dauela zehaztu dau. Europako ekonomiaz, interes tasen beherakadaz eta enpresa mota desbardinei buruz berba egin deusku Elkargiko zuzendari korporatiboak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00