Algortako Bertso Eskolea 80ko hamarkadan sortu zan eta urte asko pasau dira Getxoko bertsolariak eta bertsozaleak martxan hasi ziranetik. Trino Azkoitia edo Andoni Iriondo hasi ziran ALBEren lehenengo urratsak emoten. 80. hamarkadaren erdialdean bertsotan aritzetik bertso klaseak emotera pasau ziran eta hortxe ertokizuneko uzta ereiten hasi ziran. “Umeei bertsoak irakasten hasi ginan eta orduko umeak gaur egungo bertsolariak dira, eurak dira odol barriaren erakusgarri” azaldu dau ALBEko Joseba Santxok Goizeko Izarretan irratsaio berezian. Uribe Kostako bertsolarien txapelketako finala zapatuan izango da eta txapelketan 16 bertsolarik parte hartu dabe. “Gazte asko guregana etorten dira euskeraz biziteko aukerea emoten dogulako” gaineratu dau Santxok.
Euskerea eta Getxo
Algortan gazte euskaldun asko dagozala uste dau Santxok. “Hori bai, lehenengo aukera lez euskeraz berba egiteko klik-a falta jake batzuei. Horren kontrako botikaren bila gabilz” azaldu dau ALBEko kideak. Korrika lako ekintzak kontzientzia astintzaileak dirala gaineratu dau Josebak eta botikan horren bilaketan laguntzen dauela.