"Inguruko dendak hornitzen eta azoketara joaten hasi gara" esan deusku Joseba Solozabalek

Elorrio eta Elgeta arteko Orbegoikoa baserrian bertako ogia ekoizten hasi dira

Joseba Solozabal: “Baserriko ogi ona egiteko pazientzia eta denborea behar dira”

Orbegoikoa baserriko ogia / Bizkaia Irratia

“Herri bateko etxebizitza baten bizi ginan baina andreak eta biok baserri batera biziten joatea erabagi gendun” azaldu deusku Joseba Solozabalek. Pandemian ogi batzuk egiten hasi eta senitartekoei probetan emoten hasi zirala azaldu deusku. Erantzuna ona izan zan eta orduan laba moduko bat egitea otu jaken. “Egurrez berotzen dogun labea da eta ogia inguruko denda batzutara zein azoketara eroaten dogu” kontau deusku Solozabalek.

Orbegoikoa izendapenagaz mota desbardinetako baserriko ogia egiten dabe. Mahaspasakaz, ogi zuria eta moldezkoa be aukeran. Ogi on bat egiteko sekretuaz galdetuta, Solozabalek azaldu deusku gauzak pazientziaz eta denboreagaz egitea komeni dala. Orbegoikoa baserria Elorrio eta Elgeta arteko Berrio auzoan kokatuta dago.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular