Bagilaren zazpian, Herri libre bat, Euskal Herriak erabaki lelopean, Bilboko kaleak hartzeko mezu garbia zabaldu nahi dabe Gure Eskutik. Egun horretan Herri Selfie bat, autoestimu ariketa handi bat, egingo dala esan deusku Josu Etxaburuk. Ekintzaile ondarrutarra Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu gaur. “Herritarrok erabagiteko guneetan ezin gara pasibo izan. Hiru alderdi politiko erabagite eskubideari buruzko proposamen politikoak lantzen dabilz eta hori be gertutik jarraitzen gabilz” azpimarratu dau Gure Eskuko bozeroaleak.
Gure Eskuk ekainaren 7ko mobilizazinoa indartzeko batzarrak deitu dauz. Horren aurretik, gaur bertan, Bizkaia mailako batzarra Zornotzan egingo dabe, arratsaldeko 18:30etan, Zelaieta zentroan. Gure Eskuko Josu Etxabururen eretxian, mogimendu esanguratsuetarako baldintzak emoten dira eta mogiduteko sasoia da.