Donostiako Zinemaldian Irizar Saria irabazteko hautagaien artean dago Josu Martinez

Zinemaldian "Bizkarsoro" eta "Mirande, film baterako zirriborroa" estreinauko dauz zinegile bilbotarrak

J. Martinez: “Iparralden gehiago ezagutzen da Hegoaldea, kontrara baino”

Josu Martinez / Bizkaia Irratia

Barikuan Donostiako Zinemaldiaren edizino barri hasiko da. Aurton Irizar Saria irabazteko hautagaien artean “Bidasoa 2018-2023” (Fermin Muguruza), “Arnasa betean, emakume zinegileak” (Bertha Gaztelumendi eta Rosa Zufia) edo “Bizkarsoro” eta “Mirande, film baterako zirriborroa” (Josu Martinez) topau geinkez.

Josu Martinez zinegile bilbotarragaz bere proposamen bi horreei buruz luzea eta zabal berba egin dogu Goizeko Izarretan saioan.  “Bizkarsoro” pelikulak existiduten ez dan Iparraldeko herri batera eroango gaitu eta hamarkadetan euskerea erabilten ebenek izandako erasoen barri emongo deusku.

Jon Miranderi buruzko pelikularik ez egotea normala ez dala esan deusku Josu Martinezek. “Mirande, film baterako zirriborroa” ikusentzunezkoan idazleari buruz esandakoak aztertu dauz Martinezek. “Miranderi buruz esan da pedofiloa zala nazia zala… Oso kontraesankorra zan. Gaien aldetik ikuspegi zabala ekarri eban euskarara, perfekzino formal handia eukan” azaldu deusku Martinezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular