Eguenerako segurtasunerako lan taldea prest dauka Bilboko udalak

"Gabarrearen egunerako prudentzia eskatzen deutsat gizarteari" esan dau Bilboko alkateak

Juan Mari Aburto: “Bilbon milioi bat pertsona alkartuko dirala jakiteak bertigo apur bat emoten dau”

Juan Mari Aburto (Bilboko alkatea) / Bizkaia Irratia

Hasi dabez lanak gabarrea Itsasmuseumeko kaitik atarateko. Garabi handi bat dago lekuan eta ordu batzuk beharko dabez, gabarrea errekara eroateko. Eguenean arratsaldeko 16:30ean, Getxoko Kirol Portutik urtengo dau. Athleticek Kopea irabazi dau eta ospatzeko eguna eguena izango da. Apirilaren 11n milioi bat lagun itxaroten dabez Bilbo aldean. Arratsaldeko 18:30ak inguruan helduko litzateke gabarrea Bilboko Udaletxera. Udalean talde bat badabil dagoeneko lanean, gabarraren egun hau kudeatzeko.

Athleticeko jokalariei harrerea udaletxeko arabiar aretoan egingo deutsie eta horren aurretik alkatea bera udaletxeko eskaileretan jokalarien zain egongo dala esan deusku. Bilboko udaletxean egon ostean jokalariak BFAko Foru jauregira joango dira. Hantxe Elixabate Etxanobe Bizkaiko Ahaldun Nagusia eta Bizkaiko makina bat udaletako alkateak egongo dira zain.

Juan Mari Aburto, Bilboko alkatea Goizeko Izarretan irratsaioan euki dogu gaur. “Oso pozik etorri gara Sevillatik, poztasun malkoak bota nebazan eta orain Bilbon milioi bat pertsona alkartuko dirala jakiteak bertigo apur bat emoten dau” esan deusku Aburtok. Bilboko udaltzaingoa, Babes Zibila eta suhiltzaileak alkarlanean dabilz eguneko segurtasun protokoloa prestetan. “Gabarrearen egunerako prudentzia eskatzen deutsat gizarteari” esan dau Bilboko alkateak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular