Zapatuetako Farmazia tartea (25-11-29)

HIESaren ganean berba egin dogu gaurko saioan

Juan del Arco: “GIB kasuen ia erdia gaixotasuna agertzen danean detektatzen dira”

Abenduak 1, astelehena, Hartutako Immunoeskasiaren Sindromearen (HIES) Aurkako Munduko Eguna da eta gaurko programan HIESaren ganean berba egin dogu. Ganera, Euskadiko farmaziak HIESaren aurkako borrokan eredugarriak izan dira mundu mailan borroka horretan, eta Juan del Arco geure farmazialariak lan hori azpimarratu gura izan dau. Giza Immunoeskasiaren Birusagaz (GIB) urtero 125 kasu barri diagnostiketan dira Euskal Autonomi Erkidegoan, eta garrantzitsua da jakitea kasuen ia erdia, gaixotasuna agertzen danean detektatzen dirala.

Hasteko, HIESa zelan heldu zan Euskal Herrira kontau deusku Juan del Arcok. HIESa eta GIBa be zer dan ondo azaldu deusku Juanek, baita zelan transmitidu eta diagnostiketan dan be. Amaitzeko, ohikoa dan moduan prebentzinoari eta tratamenduei buruz be berba egin dogu gaurko Farmazia tartean. Ganera Juan del Arcok azaldu deusku geure herrialdeko farmaziek HIESaren aurka eta HIESa daukien gaixoen alde egin daben lana eredugarria dala mundu mailan eta lortu dabena nabarmendu gura izan dogu geure programan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00