Juana Perea euskal jatorriko kolonbiarraren gorabeherak batu ditu Jon Artanok "Juana" liburuan

Juana Perea orain dala hiru urte hil eben Kolonbiako kostaldean

“Juana”, mugarik bako emakume alaia

“Juana” izeneko liburuan Juana Perea-ren bizimodua laburbiltzen dau Jon Artanok. Bere aitita-amumak Bilbotik Kolonbiara joan ziran gerra garaian, ihesi, eta aittak harremana euki eban Jose Antonio Agirre lehendakariagaz. Juanak berak bizimodu gorabeheratsua euki eban. Nerabe zala joan zan Karibera eta urpekari profesionala izan zan, belaontzietan ibili zan, Hungariako telebistan reality show batzuen ekoizpenean, Afganistanen be bai, gerran, Ameriketako Estatu Batuetako armadeagaz…. eta hil ebenean Kolonbiako Choco-n hotel bat eregiten ebilen.

Jon Artanok lan itzela egin dau bere gorabeherak batzen, eta iaz Tene Mujika saria irabazi ondoren, “Juana” izenburupean batu dau bere bizimodua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00