Erreferente bihurtu dan ekimena da antolatzaileen esanetan

Kulturea eta internet buztartzen dauazan jaialdiaren 14. edizinoa abian da Bilbon

Tracking Bilbao, pantailan ikusten doguna aurrez aurre

Grison lehenengoz arituko da Bilbon / Tracking Bilbao

Bilborock aretoa beteta dala hasi zan atzo Bilbon Tracking Bilbao kulturea eta internet batzen dauazan jaialdia. Hamalaugarren edizinoa da aurtengoa. Caostica alkartea eta Borja Crespo zinemagile eta kultura dibulgatzailea dira jaialdi honen antolatzaileak. Hasi ziranean, arrarotzat hartu zan ekimena. Gaur egun, askoz naturalago bihurtu da. Iñigo Santxok azaldu deuskunez, jaialdi erreferente bat bihurtu da Tracking Bilbao bai gurean zein estaduan. Mota honetako jaialdi bakarrenetarikoa be bada.

Egitaraua

Atzo hasi eta domekara bitarteko jaialdia da aurtengoa. Zinea, musikea, umorea, ilustrazinoa, podcastak eta zuzeneko sormena dira nagusi. Pantailan jarraitzen dana aurrez aurre ikusteko aukerea eskaintzen dau Tracking Bilbaok. Urtero ahalegintzen dira artista emergenteak, euskaldunak eta estadukoak maila berean jartzen. Aurtengo egitarauan, Grisonen emonaldia nabarmendu dabe. Lehenengoz arituko da Bilbon. No es facil ser Grison ikuskizuna eskeiniko dau domekan, urriaren 4an. Egun berean, Ez da kasualitatea bertsolaritza ekitaldia izango da. Bertsogintza, musikea eta ilustrazinoa buztartzen dira honetan, emakumeak protagonista izanik. BBK Salan izango da guzti hau, azken egunean. Ane Lindane eta Raquel Torres, Rocio Saiz, La Basu, Niña Coyote eta Chico Tornado… izen ugari aurten Tracking Bilbao jaialdian.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00